XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAKUMEA GIZARTEAN

Luis Mari Satrustegi

Danok ezagutzen dugun gertakizun bat sortu zaigu gaureguneko soziedadean.

Emakumeak len giltzapetuta zeukaten muga zarrak lurperatu ditu, eta denbora batean iñolaz ere amestu ezitezken eginkizunetan arkitzen dugu, ordun asmatu-eziñezko azken batera bideratuta.

Denboraren joateakin batera, oitura ta usteizanak ere joan zaizkigu, batzuk beintzat, eta beste berri batzuk etorri.

Orregatik ezin dezakegu edozein gaietan, denbora guztietako izango dan lege tinko ta aldatu-ezin bat jarri.

Gauza askotan atzo lege izana gaur parregarri zaigu, eta gaurko asko ere orrelakoak izango dira biaregunean.

Emakumea ibiltzen ez dan lan-klase bat bakarra ere, ezin dezakegu ia-ia arkitu.

Eta eginkizun onek auzi asko ta sakonak sortu ditu.

Gure gaureguneko pentsakeraren zitua dugu, benetan, sortzen zaigun gertakizun au.

Eta onek ere, auzi berri geienak oi duten bezela, eztabaida ugari sortu ditu.

Era guztietako iritziak arkitzen ditugu gai ontan; alegia, emakumea, bai sozial gaietan eta ekonomia ta politikan, bai injenierotzan eta bai ta ere medizinan edo arte gaietan arkitzen dugu.

Eta galdera: komeni ote da emakumea lan auetan sartzea, ala ez da komeni? ondasun geiago aldakarkigu, ala ez? edo, ez aldu bidezkoa? ez aldu eskubide bat?.

Galdera aueri gusto guztietako erantzunak eman zaizkio.

Gauz guztietan bezela, bide erditik lasai-lasai joan bearrean ertzetara dijoaz erantzun billa, bide guztia berea duelarik.

Eta jakiña, ezin erantzun zuzena arkitu.

Guk ikusi dezagun zein litzaken erantzun zuzenena.

1.- Komeni da

Zalantzarik gabe, ziurtasun osoakin diot, emakumeak asko lezakela gure gaureguneko munduaren auzietan.

Komeni da, bai, emakumea gizartearen auzietan sartzea, baño, zuzen ulertu dezagun.

Ara nun dauden bide-ertzetara dijoaztenak.Komeni litzake, lenen bere emakumezko eginkizunak betetzen baditu, bere emakumezko nortasuna galdu gabe.

Bestela izanda, ez.

Ertze auetako batekoak diote, ezin dirala bi lan auek batera eraman, bere etxeko lanak ta familiarenganako eginkizunak alde batetik, eta soziedadean artuko duan lana bestetik.

Auen ustean emakumeak orain arte bezela jarraitu bear luke.

Baño orain arte ez da emakumearen alizana ondo neurtua izan.

Beti gutxiagotua izan da, etxeko ta familiko eginkizunetatik kanpora, ezer egiteko gauz ez balitz bezela.

Beste ertzetik dijoaztenak, panorama guztiz ezberdiña ikusten dute.Auen iritzien erakusgarri Simone de Beauvoir'en Le deuxieme sexe daukagu, beste askoen artean.

Beauvoir'en ustean, emakumeak individuo izan bear du, eta azken au irixteko oztopo guztiak kendu bear ditu.

Dionez, oztopo auek etxeak eta familiak sortzen dituzte: beti gizon bateri ta semeeri lotuta egon bearrak, etxekoandre izan bearrak.

Au dana emakumearen nortasuna ta askatasuna zapaltzen dituzten korapillo batzuk besterik ez dira; eta emakumeak korapilloen bearrik ez du, guztietatik askea izan bear du.

Askatasun onek ematen omen dio, gaur gizon batekin eta biar besteakin ibiltzeko eskubidea.